Orfeoi Txikiak eta Santa Zeziliako Koralak hiru kontzertu eskainiko dituzte Gabonetan zehar Alde Zaharrean.
Gabonak direla eta, Donostiako Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotzigoak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak, San Sebastian Shopsek eta Zaharrean elkarteak hainbat jarduera antolatu dituzte Alde Zaharrean.
Egun hauetan Donostiako Alde Zaharreko kaleak apaintzen dituen Gabonetako apaingarriaz gain, Orfeoi Txikiren eta Santa Zeziliako Koralaren kontzertuak izango dira.
Donostiako Orfeoiaren harrobiak, 11 eta 14 urte bitarteko haurrek osatua, Alde Zaharreko kaleak alaituko ditu abenduaren 22an, goizeko 12.00tatik 14:00tara. Ibilbideak geldialdiak eginen ditu auzoko punturik enblematikoenetan, hala nola San Bizente basilikan, Sarriegi plazan, Konstituzio plazan, Santa Maria eta San Telmo eskalinatan.
Bestalde, Santa Zezilia Koralak Gabonetako kontzertu bana egingo du abenduaren 23an eta 30ean. Donostiako Parte Zaharreko kaleak animatuko dituzte, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara, denon gozamenerako.