Donostia, 2022ko Gabonetako Europako Hiriburuak, inoiz bizi izan duen Gabonik berezienari hasiera eman dio
Ehunka familia bildu ziren Gabonetako argiak pizteko ekitaldian pasaden ostiralean, hilak 2, Maria Kristina zubian eta Frantzia Pasealekuaren artean. Gabonetako argiak Errege egunera arte egongo dira.
Argiztapena hastearekin batera, Gabonetako Azokako etxolak ere ireki zituzten, Frantzia pasealekuaren eta Ramon Labayen plazaren artean.
Alde Zaharra inoiz bizi izan duen Gabon berezienari ongietorria emateko prest dago. Izan ere, urre koloreko sabai batek kale guztiak estaliko ditu.
Beraz, asteburu honetarako plan baten bila bazabiltza, Alde Zaharretik pasatzera animatzen zaitut, Gabonetako argien edertasuna miresteko. Eta eguna topera amaitu nahi baduzu, zergatik ez amaitu Juantxo tabernako tortilla pintxo batekin? Hobe La Viña tabernako gazta-tarta zati batekin? Edo agian Paco Bueno tabernako ganba gabardina batekin?
Zalantzarik gabe, aurten inoiz baino gehiago, Alde Zaharra inoiz baino distiratsu dago. Zatoz eta gozatu.