az - alde zaharra
Ilustración de una pareja con una niña paseando
Alde Zaharrean

Beti dago zerbait berria

Behin eta berriz joan arren, Alde Zaharrera beti itzuli nahi duzu. Dena uste duzunean ere, Alde Zaharrak beti harritzen zaituelako zerbait berriarekin. Hemen Alde Zaharrari buruzko guztia ezagutzeko aukera duzu, ekitaldi eta jardueren agenda oso batekin.

Ilustración de un músico

Alde Zaharra inoiz baino distiratsu dago

Auzoko ostalari eta merkatariek egindako ahaleginari esker, aurten gabonetan Alde Zaharreko kaleak argi berritzailez jantzi dira.

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia, handien eta txikien unerik gogoangarrienetako bat, azaroaren 26an izan zen, eta argiak urtarrilaren 6ra arte mantenduko dira piztuta.

Alde Zaharrean datozen egunetan bizi eta dastatuko dugun guztia urre-koloreko argi-sabai batek argiztatuko du.  Beraz, astebururako plan bila bazabiltza… Gabonetako argien edertasuna miresteko plana baino hoberik?

Eta aho-zapore ona uzten duten istorioetakoa bazara… Zergatik ez amaitu eguna gure gastronomiako onena dastatuz?

Dudarik gabe, aurten inoiz baino gehiago, Alde Zaharra postala da. Gozatu.