Bidali Alde Zaharreko Gabonetako zure txokorik kuttunenaren argazkia eta irabazi afari bikoitz bat
Guztiok dugu Alde Zaharrean Gabonetako txokorik kuttunena: kuadrillarekin pintxo potea egiteko kalerik gustukoena, kafea hartzeko terrazarik gogokoena edo igandero familiarekin bermua hartzeko tabernarik kuttunena.
Bidali zure Alde Zaharreko Gabonetako txokorik kuttunenaren argazkia 623 465 513 zenbakira edo aldezaharra@aldezaharradonostia.eus helbidera eta sartu hiru afari bikoitzen zozketan, Alde Zaharreko hurrengo establezimenduetan: Atari, Juanito Kojua, Muxumartin.
Zozketa 2021eko abenduaren 22an hasi eta 2022ko urtarrilaren 6an amaituko da.
Zorte on!