LEGE OHARRA

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, www.aldezaharradonostia.eus webgunearen titularra honako hau dela jakinarazten dizugu:

Sozietate-izena: GIPUZKOAKO OSTALARITZA ELKARTEA

IFK: G20056297

Helbidea: Almortza Kalea, 2 20018 – Donostia (Gipuzkoa)

Helbide elektronikoapromociones@hosteleriagipuzkoa.com

Aurrerantzean, ENPRESA.

1. WEBGUNE HONEN ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK

Webgune honetara sartzeak «Erabiltzaile» izaera hartzea dakar, eta, beraz, ulertzen da berariaz eta inolako erreserbarik gabe onartzen direla webgunera sartzeko unean www.aldezaharradonostia.eus webgunean argitaratuta dauden baldintza orokorrak. Hortaz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurri behar ditu webgunera sartu eta, hala badagokio, bertako zerbitzuak erabili nahi dituen bakoitzean, baldintzak aldatu egin baitaitezke. Alde horretatik, «Erabiltzailetzat» joko da www.aldezaharradonostia.eus webgunera sartzen den edo bertan nabigatzen duen edo bertako zerbitzuak eta jarduerak erabiltzen dituen edo horietan parte hartzen duen pertsona oro.

2. XEDEA ETA APLIKAZIO-EREMUA

Erabilera-baldintza orokor hauek webguneko sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dituzte, bai eta bertako edukiak erabiltzetik sortutako erantzukizunak ere, hala nola eduki hauek erabiltzetik sortuak: testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, bai eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko itunek babestutako beste edozein sorkuntza ere. ENPRESAK baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu, zerbitzu espezifikoak erabiltzean eta/edo kontratatzean aplikatzekoak. Honako baldintza orokor hauek osagarri gisa aplikatuko dira.

3. WEBGUNERA SARTZEKO BALDINTZAK

Erabiltzaileak ez ditu ekintza hauek egingo: birusak, programak, makroak edo karaktere-segidak sartu, webguneko sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko; beste erabiltzaile batzuen sarbidea eragotzi, baliabideen kontsumo masiboaren bidez; webgune honetan jasotako edukiak bildu publizitate-xedez; webgune honetako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarrenen eskura jarri; webgune honetan jasotako zerbitzuen bidez jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratuzko konpromisoak, eta hirugarrenen ohore, irudi nahiz intimitaterako eskubideak kaltetu ditzaketen ekintzak egin; lehia desleialeko eta legez kontrako publizitateko ekintzak egin.

4. JABETZA INTELEKTUALEKO ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

ENPRESA da www.aldezaharradonostia.eus webgunea osatzen duten osagai guztien gaineko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen jabea. Bereziki, eta besteak beste, egile-eskubidez babestuta daude diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgunean jasotako gainerako elementuak. www.aldezaharradonostia.eus webgunera sartzeak edo hor nabigatzeak ez du inola ere esan nahi ENPRESAK jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei uko egiten dienik, transmititzen dituenik edo horien gaineko lizentzia osoa edo partziala ematen dionik Erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako. Hori horrela, Erabiltzaileak aitortzen du ENPRESAREN jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideen urraketa dela ENPRESAREN berariazko eta idatzizko baimenik izan gabe www.aldezaharradonostia.eus webguneko edukiak, osoki edo horien zati bat, erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, eraldatzea, berrerabiltzea eta publikoki komunikatzea eta, oro har, beste edozein ustiaketa-modu gauzatzea, edozein prozeduraren bidez. Internet bidez www.aldezaharradonostia.eus webguneari nork bere borondatez emandako eta datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (baita edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko eta abar ere) ENPRESAREN jabetza esklusibokoa izatera igaroko da, eta ENPRESAK erabilera-eskubide mugagabeak izango ditu; eta horrek ez du sortuko inolako ordainik, ez erabiltzailearen alde, ez beste inoren alde ere.

5. ERANTZUKIZUNEN ETA BERMEEN ERREGIMENA

ENPRESAK aitortzen du dagozkion neurri teknikoak zein antolaketakoak hartu dituela, bere ahalmenen eta teknologiaren egoeraren arabera, webguneak behar bezala funtziona dezan, eta ez dadin birusik eta bestelako osagai kaltegarririk egon, baina ezin ditu honako hauek bere gain hartu:

  1. www.aldezaharradonostia.eus webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta erabilgarritasuna, eduki horietan akatsik ez egotea, eta gerta litezkeen akats guztiak zuzentzea.
  2. www.aldezaharradonostia.eus webgunean birusik eta/edo bestelako osagai kaltegarririk ez izatea, eta hartutako neurrien menderaezintasuna.
  3. webguneko segurtasun-sistemak urratzen dituen edonork eragindako kalte eta galerak

www.aldezaharradonostia.eus webgunean dauden beste webgune batzuetarako loturek beste webgune batzuetara eramango zaituzte, eta ENPRESAK ez du inolako erantzukizunik hartzen horien gainean, ez baitu inolako kontrolik haietan; Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea da xedea, baina Erabiltzaileak bere erantzukizun osoz erabaki behar du eduki horietara sartu nahi duen horiek arautzen dituzten erabilera-baldintzetan.

6. LEGEDI APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO-ESKUDUNA

ENPRESAREN eta Erabiltzailearen artean sortutako harremanak legedi aplikagarriari eta jurisdikzio-eskudunari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoaren mende gelditzen dira. Edonola ere, araudiak aurreikusten badu alderdiak foru baten mende jar daitezkeela, ENPRESAK eta Erabiltzaileak berariaz uko egingo diote egokituko litzaiekeen edozein foruri, eta Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo beharko dute.