Donostia goitik behera ezagutzen baduzu edo zure lehenengo bisita bada, hemen proposatzen dizut plan original bat, historia eta naturaz beterik, familia eta poltsiko guztientzat.
Urgull menditik paseo bat
Topera hasiko dugu eguna, Urgull menditik. Alde Zaharraren eta Pasealeku Berriaren gainean dago. Naturgune bat, hiriaren erdigunean kokatuta.
Urgullera iristeko hainbat aukera daude: entretenigarriena bidea oinez egitea da, paisaia ikusten dugun bitartean. Sarbide ezberdinak aurkituko ditugu: San Telmo Museoaren sarbidea baita Pasealeku Berrian dagoen Eraikuntza Hutsaren eskulturaren ondoko sarbidea ere, Apaizen Pasealekutik edo Koruko Andre Mariaren Basilikaren gaineko sarreratik paseatuz. Autobusez igotzeko aukera ere badago: 39. linea hartuta, Santiagoko Bateria geltokian jaitsi beharko gara.
Behin goian, Motako Gazteluaren barruan, Urgulleko La Casa de la Historia museoa izango dugu zain, kultura eta hiriaren nortasuna markatu duten une historikoak ezagutzeko aukera izango dugu, hezkuntza material ugariren bidez. Hala nola, maketak, bideoak, argazkiak…
Bazkaria Alde Zaharrean
Urgulleko ibilaldiaren ondoren, geldialdi bat egiteko unea da, atseden hartzeko eta indarrak berreskuratzeko. Hemen uzten dizkizut Alde Zaharreko taberna eta jatetxeen hiru proposamen, sukaldaritza tradizionala eskaintzeagatik nabarmentzen direnak.
Intza Jatetxea
Esterlines kalea, 14
943 42 48 33
Sukaldaritza tradizionala eta etxekoa, betiko zapore, usain eta koloreekin: hanburgesak, plater konbinatuak, ogitartekoak… Denetarik eta denontzat!
Itxaropena 1910
Embeltran kalea, 16
baritxaropena.com
Ahosabairik zorrotzenak ere kokistatuko dituen proposamen bikainak: lanpo hangizorrotza tipularekin, orburu-entsalada, xixa-nahaskia, arroz saldatsua zigalarekin, bieira-salteatua…
Danena
Embeltran kalea, 8
943 42 51 97
bardepintxosdonostia.es
«Goxo goxoa eta fundamentuzkoa» den taberna horietako bat: eguneko platerak, tortillak, plater konbinatuak, errazioak…
Aquariumera bisita
Behin sabela beteta, portutik paseatzen jarraituko dugu, Aquariumera iritsi arte. Donostiako Aquariuma, Euskadiko itsas museorik zaharrena da, baita Espainiako natur zientzietako museo zaharrenetariko bat ere.
Marrazoak, marmokak, itsas zaldiak, trikuak, baleak, korbinak… Murgildu zaitez Kantauri itsasoaren sakonean, familia osoarentzat eta poltsiko guztientzat egokia den jarduera eta tailer programa zabal batekin.