az - alde zaharra
Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Taberna

Bar Martínez

Istorioak mokaduka Bar Martínez tabernan
Ia bederatzi metro barra pintxoz beterik. Hori da bistara salto egiten duen lehen gauza Bar Martinez tabernara sartzean.
Calle 31 de Agosto, 13 -bajo izq, Donostia-San Sebastián
943 42 49 65

Betiko taberna bat, egurrezko hormen, ardo botilekin eta arbel batean idatzitako menu baten artean dagoen istorio batekin. Zalantzarik gabe, Bar Martínez tabernaren esentziak bizirik dirau.

1942ko maiatzaren 13an, Manuel Martínez eta Juliana Gil, egungo jabearen aitona-amonek, proiektu komun bat jarri zuten martxan. Horrela sortu zuten Bar Martinez taberna. Hasiera batean proposamen errazak eskaintzen zituzten: txanpiñoiak, gildak, antxoak edo odolkia, baina Manuelen sormenari esker, gerora, aukera landuagoak eskaintzen hasi ziren.

Gaur egun, bere barran era guztietako proposamen gastronomikoak aurkituko dituzu: gildak, arrain pastela edota piper beteak. Piperrak hegaluzearekin eta tatariar saltsarekin, legatz-arrabak, kuiatxoa zentolloarekin, besteak beste. Bar Martinezen mokadu gozoek ia laurogei urteko gastronomia-historiari eta sukaldaritza-tradizioari eusten diote.

Bar Martinez tabernak pintxo tradizionalen ildo beretik jarraitzen du gaur ere. Eta hain zuzen ere, hurbileko sukaldaritza hori euren zigilu pertsonala da. Hala adierazi du Mikel Martinez, gaur egungo jabeak: “Kalitate bikaineko pintxoa eskaini nahi diegu gure bezeroei, hemengo produktuekin”.

Hirurogeiko hamarkadan txaka pintxoak ospe handia izan zuen, eta horrek, noiz edo noiz, produktua agortzea bultzatu zuen. Txaka Errusiatik ateratzen zen, baina batzuetan ez zen helmugara iristen. Horrela, Martineztarrek irtenbide bat bilatu behar izan zuten: “Txatka garestia zen hemen, eta komunista; beraz, Frantziara joaten ginen, autoaren maletategia produktuz betetzera”.

Berrogeiko hamarkada urritasun eta errazionamendu urteak izan ziren. Jabeak aipatzen duen bezala, garai hartan, urdaiazpiko hezurrak alokatzen ziren: “Urte horietan urdaiazpikoa alokatzen zen. Alokatzen zuen pertsona Alde Zaharrera etortzen zen eta urdaiazpiko hezurra 20 minutuz uzten zizun. Lapikoan sartzen zenuen, zaporea emateko, eta gero, bueltan eramaten zuen”.

Familiako negozio txiki bat bezala hasi zenak, gaur egun hiru belaunaldi bete ditu. Bar Martinez tabernak, Alde Zaharra eta egungo jabea hazten ikusi ditu.“Bizitza osoa daramat hemen. Hamahiru urterekin hasi nintzen mahaiak biltzen eta etxeko lanak ere hemen egiten nituen”.

Ez dago sekretu gehiagorik: lehengai onak, proposamen zaporetsuak eta maitasun-dosi estra. Hori da Bar Martinez taberna. Sukaldearen historia miniaturaz azaltzen duen barra bat, banderatxoak besterik deitzen ez zirenean. Bar Martínez tabernaren mokaduek familia eta hiri baten tradizioa islatzen dute.

Bar Martinezen mokadu gozoek ia laurogei urteko gastronomia-historiari eta sukaldaritza-tradizioari eusten diote