Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.
Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.
Ostalaritzaren sektorean zerbait nabarmena bada, hori, bezeroen esker ona eta maitasuna da. Horregatik itzuli zen Aitor Oyarzabal ostalaritzara 2017an, 30 urtetiko etenaldi luze baten ostean.
Oyarzabal Bretxako merkatuan zegoen hiru belaunaldiko harakin familia batetik dator. 26 urterekin ostalaritzara jauzi egin zuen eta, etenaldi luze baten ondoren, gastronomiara itzultzea erabaki zuen. “Nik uste baino askoz ostalariagoa naiz”, aitortu digu Oyarzabalek, Bare-Bareko jabeak.
Bare-Bare gurutzatzen duen orok kalitatezko produktua probatzeko plazera du, maitasunez eta errespetuz tratatua. “Piezaren zaporearen aldeko apustua egitea da kontua”, azaldu digu Oyarzabalek. Mihi-arraina, bisigua, abakandoa… Txingar edo parrilla on batekin gozatzen diren produktuak dira. Zalantzarik gabe, Bare-Barek gure lurraldeko zapore tradizionalen alde apustu egin du, nahiz eta batzuetan, tokiko produktuak beste herrialde batzuetako produktuak uztartzen dituen, horren adibide, hegaluze tartarra, esaterako.
Izan ere, Oyarzabalek, ostalaritza, mundua ezagutzeko modu bat bezala ikusten du: plateren bidez bidaiatzeko, benetako zaporea aztertzeko, produktu zoragarri berriak aurkitzeko gisa. Oyarzabalek bere etxean bezala hartzen du Bare-Bareko atea gurutzatzen duen pertsona oro. Baina bezeroa da bertako arrainekin, haragiekin eta kalitate handiko pintxoekin liluratuta geratzen dena.
“Zer duen Alde Zaharrak? Dena”, aitortu digu Oyarzabalek. Esperientzia, giroa, gastronomiazale amorratuak eta zerbait berria probatzeko prest dauden bisitariak. Alde Zaharrak Oyarzabal bezalako profesional handiak erakartzen ditu, bertako kalitateak bultzatuta. Izan ere, Bare-Baren argi dute: egunero ahalik eta ondoen lan eginez lortzen da arrakasta.
Horrela, Woody Allen edo Bong Joon-ho bezalako zinema-zuzendariek bisitatu dute jatetxea, 2020ko Oscar sarietan Film Onenaren saria jaso zuen zintaren zuzendariak, esaterako. Oyarzabalentzat, ordea, benetako izarrak, bere bezero guztiak dira: “Etortzen den orok zerbait ematen du, eta hori da, zalantzarik gabe, Bare-Bareren arrakastaren errezeta”, azaldu digu.
© 2021 Alde Zaharra | Donostia – San Sebastián