az - alde zaharra
Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Taberna

Borda Berri

Borda Berri, jaka zuri eta mandilezko taberna.
Mezu bitxi batek atentzioa ematen digu Borda Berri tabernara sartu aurretik. “AKI SE GUISA”. Eta hala da. Borda Berri tabernan 1949tik gaur egun arte gisatzen jarraitzen dute. Eta benetan ondo egiten dute.
Fotomontaje de varias fotos de Borda Berri
Fermin Calbeton Kalea, 12, 20003 Donostia, Gipuzkoa
943 430 342

Sarrerako atea zeharkatu ondoren, bistara salto egiten duen lehenengo gauza pintxorik gabeko barra bat da. Izan ere, Borda Berri tabernan zerbitzatzen duten guztia unean bertan prestatzen dute, kalitate bikainarekin.

1949ko apirilaren 14an, Isidoro Castrilloren gurasoek lokal bat erosi zuten. Garai batean arrain kaxen biltegi bat zena, gaur egun ezagutzen dugun Borda Berri tabernan bihurtu zuten. Ama sukaldari gisa eta aita barran. Antzinako ostatuen esentzia mantentzen duen taberna. Eta gaur egun Borda Berriren egiteko modua berdina da: slow cooking-a edo Castrillok aipatzen duen bezala, Jaka zuri eta mandilezko sukaldaritza.

Otarrainxka pintxoarekin hasi zen dena. Izan ere Castrillok aipatzen duen moduan, garai hartan, goseak eta eskasiak bultzatuta, eskura zeuden elikagaiekin egiten ziren pintxoak: “Garai horretan zegoenarekin egiten genituen pintxoak. Gogoan dut aitak otarrainxka pintxoak maionesa pixka batekin jartzen zituela, eta hori dena, patata egosi baten gainean, ogirik ez baitzegoen”.

Eta produktua agortu zenean, Castrillok, une hartan Frantzian ikasten ari zela aprobetxatuta, bertatik txaka latak ekarri zituen, otarrainxka ordezkatzeko asmoz. Baina sekula imajinatuko ez lukeena da hortik txaka pintxo mitikoa sortuko zela: “Lata irekitzera joan nintzen eta dena ihaurri zitzaidan. Maionesarekin nahastu nuen sendotasuna emateko eta, horrela, kasualitatez, txaka pintxoa jaio zen”.

Borda Berriko sukaldea txikia da, baina handia pintxoen kalitateari dagokionez. Bere gastronomia-proposamenen artean, Idiazabalgo risottoa, txerri-saihets espeziatua edo tripakiak pil-pil erara dira, zalantzarik gabe, aho zapore onarekin utziko zaituena.

Proposamen honen handitasuna gastronomia ulertzeko modu batean datza. Eta gastronomia ulertzeko modu hori ez dago taberna bakar bati lotuta, Alde Zaharrak bere osotasunean duen ezaugarri bat baita. Horrela azaldu du Marc Clua Borda Berri tabernaren egungo jabeak: “Gastronomiarekiko maitasuna da, natura errespetatzen dugu oparitzen dizkigun elikagaiengatik, eta emaitzarekin eskerrak ematen dizkiogu”.

Zalantzarik gabe, Borda Berri tabernaren sukaldearen atzean pasioa ezkutatzen da, baina, batez ere, lana, esfortzua eta konstantzia.

Pintxoekiko interesak, 1971ean Donostian egin zen Lehen Pintxo Lehiaketan parte hartzera eraman zuen Castrillo, eta lehiaketan, beste bi tabernetik batera, Borda Berri taberna irabazle atera zen.