az - alde zaharra
Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Casa Alcalde

Casa Alcalde: gure zaporeak, mende oso batean bilduta

Casa Alcalde tabernak 100 urte bete ditu, bi tradiziori lotuta: pintxoa eta zezen-mundua

Donostiako historia bizia da. Bere hormetan errepublika bat, diktadura bat eta demokraziaren etorrera ikusi dira. Alcalde familiak bultzatuta, Casa Alcaldek 1912an ireki zituen lehen aldiz ateak Alde Zaharreko Kale Nagusian.

Alcalde familiaren esku egon zen 1981. urtera arte. Urte horretatik aurrera, Joseba Iraizozen esku egotera pasa zen. Sukaldaria ogibidez, Josebak gastronomia ibilbide profesional bikaina zuen. Hura hil zenean, 2011. urtean, bere iloba Arantxa Ciaurrizek hartu zuen negozioaren gidaritza.

Casa Alcalde proposamen xumeekin hasi zen. Hala nola, burgosko gazta-pintxoak, hegaluzea tipularekin eta jakina, mundu osoan ezaguna den urdaiazpiko iberikoaren ogitartekoa. «Lehen 3.000 ogitarteko urdaiazpiko saltzen genituen egun batean», azaldu digu jabeak.

Baina kontu horiek aspaldikoak dira. Pintxoak eskuarekin, mahai-tresnarik gabe, jaten ziren garai bateko kontuak. «Zotzaren garaia», horrela izendatzen du jabeak: «Garai horretan plater bakoitzean uzten ziren zotzak batuz kobratzen zuen zerbitzariak. Zer egiten zuen jendeak? Zotzak ezkutatzen zituzten ez ordaintzeko».

Joseba Iraizozek lokala goitik behera eraberritu zuten: «Tabernan obra egin genuenean milaka zotz aurkitu genituen alde guztietatik: lurrean, hormetan…», aitortu du jabeak barre artean. Horrela, tabernak, barra ez ezik, «kategoriako jangela» bat ere izan zuen.

Gaur egun, pintxo barra gozo bat ageri da, bere proposamen klasikoekin, baina baita proposamen modernoagoak ere, hala nola, gulen kaxuelita, txangurro pintxoa, odolki pintxoa piperrekin, orburuak urdaiazpikoarekin, zezen-gisatua, iberiar sekretua txingarretan… Dena bertako eta sasoiko produktuekin egina.