az - alde zaharra
Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Garagardotegia

La Mejillonera

La Mejillonera, 45 urteko historia publiko guztientzat
La Mejillonerako muskuilu errazio bat jatea denboran bidaiatzea da. Eta ez bakarrik bere zapore eta aroma duela berrogeita hamar urte bezala delako, baita Armando Escude, Donostiako La Mejillonera tabernako jabea, La Mejillonera sortu zuen Alfredo Escuderen semea delako ere, Javier González bazkidearekin batera.
Calle del puerto 15, Donostia-San Sebastián
943 42 84 65

La Mejillonera hirurogeita hamarreko hamarkadan hasi zen Valladoliden. Gonzalezek Zaragozako “El Calamar Bravo”-ko txibiak Madrilgo “La Ría”-ko saltsa pikantearekin fusionatu zituenean. Saltsari etekin gehiago atera nahian, patata egosiekin sortu zituen. Horrela sortu zen La Mejillonera Valladoliden, hirurogeiko hamarkadaren hasieran.
Esperimentu horretatik, La Mejilloneraren hiru produktu izarrak sortu ziren: txibiak, patata pikanteak eta muskuiluak, lurrunetan eginak, tomatearekin nahastuak edota maionesa pikantearekin. Txanka, zaldia eta erregea. Eta besterik ez. Ezta beharrik ere.

La Mejillonera ospea hartzen joan zen heinean, negozioa hedatzen joan zen. Valladolidetik, Burgosen barrena, 1976an Donostiara iritsi zen arte. Barra txiki bat baina kalitate handikoa duen taberna.

La Mejillonera adin guztientzat aproposa den taberna da. Eta Escudek aipatzen duen bezala, hori da La Mejilloneraren arrakastaren gakoetako bat. “Hemen denetariko jendea dago: nerabe taldeak etortzen dira patata errazio baten bila baita adineko pertsonak muskuilu errazio baten bila ere”.

La Mejillonera eskola zaharreko taberna bat da. Oraindik zutik jaten den taberna horietako bat. Zerbitzariek bezeroen errazioak oihu batean kantatzen dituzten horietakoa. Eta bezeroek eskupekoa uzten dutenean kanpaia jotzen duen taberna horietakoa.

La Mejillonera nortasunaz gainezka dago. Izan ere, itxura berritua izan arren, betiko esentziari eusten dio. La Mejillonera zintzotasunez sortu zen proiektua da: sukaldaritza tradizionala denon eskura jartzeko helburureakin. Eta bere arrakastaren gakoa izateko eta egiteko modu bakar batean datza.

La Mejillonera ospea hartzen joan zen heinean, negozioa hedatzen joan zen. Valladolidetik, Burgosen barrena, 1976an Donostiara iritsi zen arte