az - alde zaharra
Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Ilustración de una pareja con una niña paseando
ALDE ZAHARREAN

duzu zure tokia

Alde Zaharra elkartzeko eta berriz elkartzeko tokia da Zure unerik onenak partekatzeko tokia taberna bateko barra batean edota mahai baten inguruan. Tradiziotik hasi eta plater berrietara doan eskaintza gastronomikoaz gozatzeko lekua. Aurkitu zure tokia hemen eta gozatu esperientzia gastronomiko bikain batez.

Taberna

Txepetxa

Txepetxa, gure arrantzaleei egindako omenaldia
Ahosabai bikain bat eta esku trebe batzuk duela ehun urte elkartu ziren antxoa marinatzeko formula perfektu bat egiteko. Eta horrela, olatuak itsasertzera iristen direnen bezala, Txepetxa taberna jaio zen.
Calle 31 de Agosto, 13 -bajo izq, Donostia-San Sebastián.
644 180 010 / 943 42 22 27

Antxoa pintxo bikainetan espezializatutako barra batek atentzioa ematen digu Txepetxako tabernaren sarrera atea zeharkatu ondoren. Nahiz eta pintxoek itxura erreala izan, erreplikak besterik ez dira. Izan ere, Txepetxan freskotasuna funtsezkoa da, eta zerbitzatzen den guztia momentuan bertan prestatzen da.

Baina, zergatik antxoak?

Hala gogoratzen du Manu Marañon egungo jabeak: “Txepetxa garai bateko dinosauro zahar bat da, Alde Zaharreko tabernak gauza bakar batean espezializatzen ziren garaikoa. Taberna bateko barra arrunt batetik aldentzen ziren onena eskaintzeko”.

Bere istorioa 1972an hasi zen, Josetxo Marañón eta Mari Carmen Ramos, Manuren gurasoak, Txepetxa tabernako ateak ireki zituztenean. Baina familia honek zuen ostalaritzarekiko grina aspalditik dator, 1916. urtetik, Josetxoren aitak, Valentinek, Bodega Donostiarra upeltegiak martxan jarri zituenetik, hain zuzen ere.

Txepetxak ostalaritzan buru-belarri ibili diren hiru belaunaldi batu ditu. Eta hor dago emaitza: produktua prestatzeko hamalau modu desberdin, bakoitza are eta gozoagoa -edo gaziagoa-: antxoak jardienera erara, txangurru-kremarekin edo triku-arrabekin. Baina beti protagonista berarekin: antxoa.

Baina Marañonen hitzetan, filmaren protagonista ez da antxoa, tabernara euren bitxi gastronomikoaren bila hurbiltzen diren guztiak baizik. Izan ere, Txepetxa, donostiarren topagune bat da. Horrela adierazi du bere jabeak: “Donostiarren taberna bat da donostiarrentzat. Jende asko etortzen da hona lagunekin geratu delako, Boulevardeko erlojuan geratzen dena bezala”.

Txepetxa familia eta lagunen taberna bat da eta inguru horretara oso errotuta dago. Ostalaritzako olatu berri honetan, gertutasun hori da, hain zuzen ere, Marañonen esanetan, euren zigilu pertsonala: “Garrantzitsuena donostiarrentzat erreferente bat izatea da. Etxean bezala sentiaraztea oso zaila da “.

Itxuraz, Txepetxa taberna xume bat da, baina bertan altxor handi bat gordetzen du. Hala ere, antxoa marinatzeko formula sekretua da; kutxa gotor batean gordeta dago. Oraingoz, errezeta hori familia artean geratzen da, baina zorte onez, gurekin egunero partekatzen dute.

Zalantzarik gabe, Txepetxa bikaintasunarekiko grinatik sortu da. Eta hori emaitzan islatzen da. Txepetxak gure lurrari, itsasoari eta gure arrantzaleei omenaldi zintzoa egiten dio.

Txepetxak ostalaritzan buru-belarri ibili diren hiru belaunaldi batu ditu. Eta hor dago emaitza: produktua prestatzeko hamalau modu desberdin.