Alde Zaharra, niretzat, asteko hitzordua da. Gure kuadrillan, lana edo ikasketak direla eta, ez dugu elkar ikusteko aukerarik izaten astean zehar. Horregatik, galdu ezin daitekeen zita jarri dugu. Larunbatero, Girokin. Astean zehar hitz egin ez dugun guzti horretaz hitz egiteko. Garagardo bat edo beste edaten dugun bitartean. Alde Zaharreko leku bakarra aukeratu beharko banu, behin eta berriro Giroki aukeratuko nuke.