Gaztetan, gurasoekin batera Donostiako Alde Zaharrera joaten ginen bertako edari zein pintxo goxoak dastatzera. Donostiako Alde Zaharrak goxotasuna, tradizioa, berotasuna eta oroimen polita gogorarazten dizkit. Zehazki, Konstituzio Plaza nire gogoenetakoa da. Izugarri gustatuko litzaidake bertan afaritxo bat egitea betiko oroimen horiek berriro ere nire gurasoekin bizi ahal izateko.