Azkena gogoratzen dut manifestazio batetara hurbildu ginela kuadrilakoak Donostira. Arratsalde normal bat zen eta hirira hurbiltzen garen bakoitzean bezala, osteko poteoa Ikatz kalean egin genuen. Gogoratzen dut herriko asko inguratu ginela bertara eta Donostiako lagun askorekin aurkitu ginela. Gauza batek bestera eraman gintuen, eta Juantxora hurbildu ginen afaltzera. Azkenik, guztiok, Belkfast tabernan amaitu genuen. Beno, guk “egoitza” edo “sedea” deitzen diogu, azken finean, gogoratzen dudanetik, Donostira etortzen garen bakoitzean han amaitzen baitugu. Gau ikaragarria izan zen guretzat!