Neri Urola Etxeak ekartzen dizkit oroitzapen onak. Orain dela 8 urte neska bat ezagutzen hasi nintzenean, afaltzera eraman nuen jatetxe hontara txunditu ahal izateko. Ez dakit eragin handirik izan zuen, baina gaur egun elkarrekin jarraitzen dugu eta horregatik dugu gustoko toki hau.