Ni Antiguo auzokoa naiz eta bizitza osoa bertan pasa det, bai ikasketetan bai eta aisialdi garaian ere. Egia esan, duela urte batzurarte ez nintzen apenas Antiguotik ateratzen. Behin, kuadrilakoak eta ni (denak Antiguotik gutxitan ateratakoak) Alde Zaharrera juteko plana egin genuen, plan desberdin edo berezi bezela. Behin Boulevardera iritsi ginela hasi zen kaosa. Gure beste lagun batzuekin taberna batean geuden geldituak, baina bilatzen hasi eta ezin aurkitu. Exagerazio gabe 20-30 minutu pasa genituen alde zaharreko kaleetatik galduta taberna hori bilatzen. Kuadrilako denoi kaleak berdinak iruditzen zitzaizkigun, oso politak, giro askorekin, baina denak oso oso antzekoak. Beraz despiste hori ikusita, hortik aurrera kuadrilako whatsapp-eko argazkian Alde Zaharreko plano bat jartzea erabaki genuen, kaleen izenak eta guzti, eta gaur arte argazki horrekin jarraitzen dugu, ez baitakigu noiz erabili beharko dugun berriro.