Baditut nahikoa istorio taberna ezberdinei lotutakoak; gehienak Ikatz kalean gertatutakoak.Pandemia aurretik lagun on bat eta biok parrandan ateratzen ginen larunbatero, «mano a mano». Ia gau osoa Belfast tabernan pasatzen genuen, eta kamareroen izenak ikasi eta baita haien lagunak egin ginen. Tabernan sartu, eta begi keinu batekin gure txupito gustokoena ateratzen ziguten. Gau batean ere abestiren bat eskatzen utzi ziguten, eta gu «una loba en el armario, tiene ganas de salir, auuuu» oihukatu eta dantzatu genuen. Gaueko lagunak egiten genituen, astebururo hor zeudenak, eta beste inun ikusten ez genituenak. Oso giro polita da alde zaharreko kale estuetan sortzen dena.