Donostiako Alde Zaharreko gehien gustuko dudan lekua «La mejillonera» jatetxea da. Geroz eta jatetxe, taberna eta denda berri daude Alde Zaharrean, baina «La Meji», lagunok eta nik deitzen dugun moduan, betidanik ezagutzen dudan tokia da, eta nahiz eta normalean jatetxe barruan bazkaldu edo afaltzeko lekurik ez izan, kuadrilakoak beti hurbiltzen gara hara patata braba batzuen bila. Benetan aparta!